Baserriaren munduan murgiltzeko aukera ederra izango da larunbat honetan (maiatzaren 11n) Markina-Xemeinen. Horretarako baliagarriak izango dira goizean ospatuko den Baserri Eguna, eta baita arratsalde partean egingo den helduen trikiti txapelketa ere.

Markina-Xemeingo Udalak eta Lea-Artibai Landa Garapen Elkarteak antolatuta, Hamen Bertokoa-rekin elkarlanean, eta HAZI, Eusko Label eta BBKren babesarekin, “lehen sektoreari bultzada eman, berau ikusarazi eta eskualdean ekoiztutako elikagaiak herritarren artean ezagutzera emateko helburuarekin” ospatuko da Baserri Eguna. “Aurten, gainera, berritasun bat dakar hitzorduak; izan ere, hainbat abeltzainen eskaerei erantzunez, herriko abeltzainei ere aukera eskainiko zaie beraien abereak jendaurrean erakusteko”, adierazi dutenaren arabera.

Baserri Egunaren baitan bi izango dira gune nagusiak. Alde batetik, udalerriko inguruko ekoizleen elkargune eta erakusleiho izango da Plazabarripea. Goizean, ekoizleen azoka egingo da bertan, 10:00etatik 15:00etara. “Besteak beste, ondorengo produktuak eskuratu ahal izango dira: ogiak, gozoak, gazta, eztiak eta eztikiak, ahatekiak, okela, kontserbak, mermelada, barazkiak, frutak, gildak, landare haziak, fruitu lehorrak, landare eta loreak, ardoa, sagardoa eta txakolina, ahatekiak, etabar”.

Bestetik, Zelaian abeltzainen azkoa ospatuko dute, ordutegi berean. “Abelgorriak, zaldiak, behorrak, ardiak, ahuntzak eta hegaztiak bertatik bertara ikusteko aukera izango dute herritarrek, herriko eta inguruko abeltzainen eskutik”, nabarmendu dutenez. Bestetik, 12:30etik aurrera, bildots pintxoak dastatzeko aukera egongo da, Plazabarripean. Eta 13:30ean, Hemen Be Bai merkatari elkarteak Pintxi Bidearen sariak banatuko ditu.

“Eguna borobiltzeko musika eta trikiti doinuak izango dira nagusi. Baserri Egunaren baitan, Trikiti Txapelketa ospatuko da, 17:30ean, Uni frontoian”. Bederatzi bikotek parte hartuko dutela aurreratu dute Bederatzi bikotek hartuko dute parte, mila euro eta txapelak poltsikoratuko dituztelarik irabazleek. –